Eñaut Larralde Eñaut Larralde 70.hamarkadako abeslariaren bizimodu eta diskografiaren laburpena egin du Ale Goikoetxeak diaporama honetan. Eñaut Larraldek Eñaut Etxamendiarekin batera osatutako bikoteak, garai hartako egoera politikoa izan zuten hizpide beraien abestietan (ARGIA MULTIMEDIA, 2012ko maiatza)
Eskala musikalaren indarra Bobby McFerrin musikariak 2009ko Zientziaren Munduko Jaialdian eskala musikalak duen indarraren erakustaldia burutu zuen ikuslegoaren konplizitatearekin. Ikusi eta etxean probatu. Iturria: Ted.com (ARGIA MULTIMEDIA, 2012ko maiatza)
Juanra Prado Moonpalace Records zigilu diskografikoak 9 urte daramatza merkatu nagusitik at sortutako musika independentea kaleratzen, pasioz eta mimoz, dirua baino eskaintzaren koherentzia bilatuz. Juanra Prado arduradunarekin hitz egin dugu. Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2318 zenbakian (ARGIA MULTIMEDIA, 2012ko maiatza)
Lisabo: Animalia Lotsatuen Putzua Lau urteko isiltasunaren ostean, Animalia Lotsatuen Putzua diskoarekin arrakastatsu bueltatu dira, kritikak goretsiak, Primavera Sounderako hautatuak, eta beti bezain bortitz. Irakurri taldearekin egindako elkarrizketa osoa aldizkariaren 3212 zenbakian (ARGIA MULTIMEDIA, 2012ko ekaina)
Napoka Iria Pj harvey edo Pearl Jam bezalako taldeek eraginpean jaio zen 2005ean Napoka Iria. Ander Mujika eta Miren Narbaiza gipuzkoarrek osatzen dute taldea ARGIA MULTIMEDIA, 2012-02-06)
Laburrean: Saioa Cabañas Saioa Cabañas (Bilbo, 1982) hamabost urterekin hasi zen kontzertuz kontzertu kamera txiki bat aldean zuela musikariei argazkiak egiten. Denborarekin, geroz eta argazki hobeak lortu eta egun Gau Ilunak webgunea eta argazki galeria oparoa ditu sarean. Berea da, hain zuzen, Emarock proiektuaren hasierako ideia. Emakume musikariak taldetan batzea eta zuzeneko kontzertuetara animatzea du helburu. Bestetik, emakume musikarien erreferentzia gune izatea. Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2325 zenbakian
Xabier Lete. Sortuko dira besteak emanaldiaz Xabier Leteren omenez Euskal Herri osoan egiten ari diren "Sortuko dira besteak" emanaldiari buruz GipuzkoaKulturak egindako erreportaje zabala. Bertan Arrasaten egindako kontzertuetako irudiak eta musikarekin batera (bertan Petti, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Mikel Urdangarin, Pier Paul Berzaitz eta Arantxa Irazustak hartu zuten parte), zenbait musikari elkarrizketatzen dituzte beren bizipenei buruz galdetzeko. (ARGIA MULTIMEDIA, 2012ko apirila)
Elkarrizketak. **Zuberoako kantariak**Bilboko Arriaga antzokian Zuberoako literatura eta musika izan da protagonista, Erramun Martikorenaren, Pier Paul Berzaitzen, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparekin izan gara (HAMAIKA TELEBISTA, 2012-20-24)
Diabulus in musica. Iruñetik Europa iparraldera arrakastaren bila (SUSTATU, 2012-02-02)
Makala dj-ak Europako bira hasiko du (SUSTATU, 2001-03-30)